IRRATIEN TARTEA: Jon Garmendia ‘Txuriya’-ren eta Xabier Solanoren ‘Bat eta bat gara gu’

Jon Garmendia Txuriya-k eta Xabier Solanok elkarrekin egin duten 20 urteko sormen ibilbidearen emaitza da Bat eta bat gara gu deitutako poesia eta musika ikuskizuna. Gaur, Azkainen izango da ikuskizunaz gozatzeko aukera. Emanaldia ipuin laburrek, poemek eta kantuek osatzen dute, Garmendiaren eta Solanoren abilezien osagarri. Larresoron estreinatu eta Saratik pasa ondoren, birak Azkaineko gaztetxean du gaurko geltokia, eta igandean Ziburuko Maitenia ostatuan amaituko da. Asteburuko emanaldi horien aurrerapena ekarri dugu gaurko irratien tartera, Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak hitz egin baitu Txuriyarekin.

Hurrengo podcasta

Biharko 'Gaur8': Craig Dalzell ekonomialaria, zerbitzuen eskuragarritasuna eta Maider Oleaga

ol. Urt 13 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan