ERREPASO KRITIKOA: desobedientzia zibila, euskal presoak eta Sorturen birfundazioa

Errefuxiatuen egoera jasanezinaren aurrean hipokresia erakusten duten instituzioen eta euskal gatazkaren konponbiderako aitzakiak bata bestearen atzetik jartzen dituzten ordezkarien aurrean, iniziatiba propioari heldu eta aldaketarako urratsak egitea erabaki dute zenbait euskal herritarrek. Horregatik egin dira ezagunak Begoña Huarte eta Mikel Zuluaga, Igoumenitsako portuan atxilotu zituztenak, zortzi errefuxiatu Euskal Herrira ekartzen saiatzen ari zirela. Edo horregatik entzun ditugu Jean Noel Etxeberri, Beatrice Molle-Haran, Mixel Berhokoirigoin, Mixel Bergouignan edo Stephane Etxegarairen izenak ere, Espainiako eta Frantziako gobernuen mugimendurik ezaren aurrean ETA erakundearen armagabetzea aurrera eramateko konpromisoa izan dutenak. Desobedientzia zibilaren adibide praktiko horiei eta beste zenbait gairi begira jarri gara gaurko errepaso kritikoan Maite Sabalzarekin.

Hurrengo podcasta

'Gaueko zaintzailea' eta 'Feriatzaileak' liburuez iritziak, 111 Akademiako Amaia Goikoetxeak

ol. Urt 13 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan