IRRATIEN TARTEA: herri galdeketak, kultur agenda eta kirol profesionalerako jauzia

Ekainean Altsasun, Arbizun, Irurtzunen, Lakuntzan, Olaztin, Urdiainen eta Ziordian erabakitzearen aldeko herri galdeketak egingo dituzte, eta Beleixe irratiko Maider Beteluk irratien tartean kontatu du abian direla horietarako sinadura bilketak. Kultura arlora jota, Olaztin sortu duten Ihote lan taldeaz, igandean Etxarri Aranatzen dispertsioaren aurka egingo den Zama doinuz arinduz II. elkartasun jaialdia-z, Lakuntzan ostegunean hasiko diren San Saastin festez eta Altsasuko kintoez hitz egin du. Amaitzeko, aipatu du aurrerantzean esku pilotan profesional mailako sakandar bat gehiago izango dutela, Joanes Bakaikoa etxarriarrak larunabtean debutatuko baitu.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: errepresaliatu politikoen egoeraren salaketa Bilbotik harago ikusarazteko beharra

og. Urt 12 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan