Podcast: Play in new window | Download
Adituek urte asko daramatzate ikertzen makinei adimena emateko. 50. eta 60. hamarkadetako ikerlariek makinak programatu nahi zituzten eskuz, gizakion ezagutza kodifikatuz eta arrazoiketa logikoak egitea ahalbidetuz. Bide hartan ikusi zen makinen adimena oso zurruna zela, gizakiok dugun eta gure munduak eskatzen duen malgutasunetik oso urrun, eta beste bide batetik bada ere, gaur egungo adimen artifizialak izan du nolabaiteko iraultza. Horretaz hausnartzeko hitzaldia eskainiko du Gorka Azkune informatikariak datorren asteartean Bilboko Azkuna zentroan, eta aurrerapena egiteko gurera gonbidatu dugu.