Podcast: Play in new window | Download
Abian da 2017. urtea, eta urte hasieretan ohikoa izaten da langabeziaren datuak ezagutzea. Hego Euskal Herriko kasuan, urtarrilaren 4ean eman zituzten jakitera, eta 176.218 langabe zenbatu zituzten 2016an. Bestetik BPG Barne Produktu Gordina 2017an %2,3 haziko dela aurreikusi dute eta horrek enplegua areagotuko duela. Gai asko, beraz, urte hasierarako. Baina hainbat enplegu sektoretan gatazkek iraun egiten dute oraindik, eta egoera horren analisia egite aldera, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak ELAko kide Joseba Villarrealekin hitz egin du.