Podcast: Play in new window | Download
Auzi politiko bat hizpide hartuta barneratu gara gaurko irratien tartean, izan ere, bihar Espaniako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute bi gazte laudiotarrek. Albiste hori ekarri du Gasteizko Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleak gurera. Horrez gain, Txagorritxuko Tirrintzia talde feministak publiko egindako eraso matxisten salaketak eta aurtengo Korrikak Araban egingo duen ibilbidea ere aipatu ditu. Esan Erran irratiko Lur Gilek, berriz, irratiak eta Pulunpe aldizkariak eginiko zozketa, Basaburua eta Ultzamako herrietara 2021erako helduko den zuntz optikoa eta Imozko Udalak jaso duen praktika onen izendapena aipatu ditu.