Podcast: Play in new window | Download
Herenegun, Gasteizko epaitegian desobedientzia egotzita deklaratzera deituta zeuden zortzi auzipetuak ez ziren epaiketan izan, eta hala, desobendientziaz erantzun zuten Gasteizko Harresian atxilotuak izan ziren zortziek. Ez dutelako uste inolako zigorrik jaso behar dutenik horrelako ekintza bat egiteagatik, oso legitimoa iruditzen zaielako. Epaiketa, hortaz, auzipetuen presentziarik gabe egin zuten, eta bitartean, kanpoan elkarretaratzea egin zuten zenbait lagunek, tartean, zortzi auzipetuak. Kataluniara begira jarrita, berriz, aurkeztu ziren epaitegira CUPeko bost kide, atxilotuak izan zirenak, Espainiako koroari irainak egitea leporatuta. Ekintza desobedienteez eta horiekiko sorgin ehizaz hausnartu dugu gaurko tertulian Sonia Gonzalez eta Mikel Oterorekin.