Podcast: Play in new window | Download
Iazko maiatzaren 18an Aiala Zaldibar, Igarki Robles eta Ibon Esteban atxilotzea oztopatzeko Gasteizen eraiki zen herri harresian parte hartu zuten zortzi gazteren aurkako auzi saioa zegoen gaurko iragarrita, baina auzipetuek ez aurkeztea erabaki dute. Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleak horri egin dio erreferentzia gaurko irratien tartean. Horrez gain, EH Bilduk Arabako aurrekontuak onartu dituela ere nabarmendu du. Esan Erran irratiko Lur Gilek, berriz, Gorronzko elizaren inguruko tirabirak ekarri ditu. Herriak eliza itxi baitu artzapezpikuaren akzioekiko protestan, eta horren atzean dagoenaren berri eman du Gilek. Horrez gain, Ultzamaldean turismo arloan dituzten proiektu berriek sortu duten kezka ere nabarmendu du.