Podcast: Play in new window | Download
Goenkale telesail ezaguna iaz amaitu zen, 21 urte pantailan izan eta gero. Urte horietan guztietan ehunka aktore eta hamaika gidoilari igaro dira telesailetik. Gaur gurera Maite Bastos aktorea eta Jose Luis Aranguren Txiliku gidoilaria ekarriko ditugu. Telesailaren errepasoa egiteaz gain, gaur egungo egoerari buruz galdetuko diegu.