Kepa Mendia: “Euskara merkataritzan sartzeko, geuri dagokigu zerbitzua euskaraz eskatzea”

Atzo itxi zituen ateak Durangoko Azokaren 51. edizioak, baina zer esana ematen jarraitzen du oraindik ere. Gogoan izango duzue aurtengo Argizaiola saria euskararen aldeko inurri lana egiten aritu direnei eman dietela. Ba inurri horietako bati izen abizenak jartzera goaz gu, euskaren aldeko apustu garbia egin duen gasteiztar bat baita Kepa Mendia. Euskararen Nazioarteko Egunean, larunbatean, jaso zuen Durangoko Azokan Argizaiola saria. Besteak beste, euskararen alde egindako lanagatik eta euskal kultura zabaltzen laguntzeagatik jaso du saria. Behin saria jasota hitz egin dute Mendiarekin Halabedi Bi irratiko lagunek Araba hizpide magazinean, eta elkarrizketa hori izan dugu entzungai.

Hurrengo podcasta

Ilazki Gainza: "Etxean egiten denak garrantzia handia du haurren gizarte ulerkeran"

az. Abe 7 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan