Podcast: Play in new window | Download
Jendea, musika, mugimendua, bizia ditu gogoko. Hegaztia da. Horiek bota dizkigu Estherrek bere burua aurkezteko.
Elkarte batzutan ibili eta gero (Txiapasen ere sasoi luze baten) Incyde eratu zuten Fernandok eta Estherrek 2000n. Urteen poderioz kooperatiba bilakatu dira eta 2016an REAS-en sartu dira. ESSKongresuan aurkitu barri dogu eta hantxe lotu irratirako hitzordua.
Incyde-n oso pozik dabil lanean. Euren zeregina: giza-taldeen bidelagun izan, elkarrekin hobeto lan egiten ikas dezaten. Garapenerako hezkuntza, alor nagusia.
Parapentean egin du hegan uda honetan. Amets txiki horietako bat. Amets txikiak betetzea eta jolasean jarraitzea, ze ederra dan! Sormenaren pizgarri. ´Kontuz, beldurrek ametsak laourtzen baitituzte!´
7 urteko Ibairen ama da. Ezkon gabeko ama, eta elkarte batean ari dira gogotsu alo horretan ere. Hurrengoan horretaz mintzatuko gara zabal. Eta Txiapasetaz ere, beharbada?
Erreferentziak:
http://www.iniciativasdecooperacionydesarrollo.com
http://madressolterasporeleccion.org
Kantak:
Hegal egiten (Itoiz; hitzak Bernardo Atxagak)
Izarren hautsa (Ruper Ordorika; hitzak Xabier Letek)