Podcast: Play in new window | Download
Abenduaren 3a pozik bizitzeko eguna omen dugu euskaldunok. Duela berrogei urte arte gizartean gainbehera zihoan euskara hazkunde nabarian jarri dugulako, zenbaiten arabera. Batik bat belaunaldi zaharrenen hizkuntza izatetik, belaunaldiarteko hizkuntza eta, batez ere, gazteen hizkuntza izatera pasatu omen da. Ingurune jakin batzuetara mugatuta egotetik sekula bereak izan ez dituen esparru sozialetan ere nor izatera. Europako hizkuntza zaharrena izatetik, hizkuntza modernoa eta gaur egungo gizartera egokitua izatera. Hori dio, besteak beste, etzirako, Euskararen Nazioarteko Egunaren aurtengo ediziorako Hakoba erakundeak bultzatu duen adierazpena; hango kide dira Lakuako Gobernua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioak, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udalak, eta Eudel eta Uema. Abenduaren 3rako adierazpen bateratua adostu eta ekitaldi bateratua egitea erabaki dutela albiste izan da azken egunotan, baita zenbait eragilek adierazpen horrekiko egin duten kritika ere. Horri begira jarri gara gaurko tertulian Mikel Goñirekin eta Oier Imazekin.