Podcast: Play in new window | Download
Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian, Hazparneko Ezkia ikastolaren 45. urteurrenari begira jarri gara. Ipar Euskal Herriko ikastola gehienak 1970. urteetan sortu ziren. Lehena, Arrangoitzen, 1969an, euskara desagertzear zela; ondoko urteetan beste herri askok segida hartu zuten. Aurten 45 urte betetzen dituzte Hazparne, Azkaine, Uztaritze eta beste hainbat lekutako ikastolek. Ba Hazparneko Ezkia ikastolari begira jarrita, Radiokulturako lagunek Jeannot Arotzarenari, Bernadette Camblong eta Maider Duguini eta azken horren 11 urteko seme Ellanderi hartutako adierazpenak ekarri ditugu gaurko elkarrizketaren tartera.