BERBAZ: BegoÑa Pecharroman, bizitzako unibertsitatean

Iturri oparoa eta bihotz-zabala Bego. Bazkalorduan eta jarraian irratian, Donostirako buserantza lagundu dugun arte, etengabe ibili da eman eta eman, ideiak, erreferentziak, kontaktuak,… Berbaz: ´itaunak, erantzunak eta hurrengorako itaun gehiago´. Bai barriro etorriko da.
Farapi-Evidentis duela hamarka urte ekindako enpresari buruz hitz egin nahi genuen, euren eredu biziari buruz edo “Nosotras: mujeres de Euskalduna” estreinatu barri den dokumentalari buruz. Antropologia, generoa eta drogaren arteko harremana, eszedentzia-aldien garrantzia,… hainbeste gai izan zitezkeen, eta hurrengo baterako geratu dira.
Elkarrizketan hastean, bere burua aurkeztearekin jakin dugu: 18 urte zituela Londresera bidaia egin zuela eta bertan urte pare bat eman, bere buruaren jabe eta arduradun. Bizitzako Unibertsitatea. Zelan utzi gaia alboan?

Christian Felberg eta Guztion Onerako Ekonomia atera da hizpidera gero, Eibarren jaio berri den taldetxoaren haritik. Bilbon pasa berri den Ekonomia Sozial eta Solidarioari buruzko Kongresuan César Rendueles-ek botatakoaz ere mintzatu gara.
Plazer handia. Eta hurrengoan gehiago. Berbaz.
Kantak:
Londreseko pizzerian (Gari)
Hamar negu (Ruper Ordorika)
Erreferentziak
FarapiEvidentis
Guztion Onerako Ekonomia

Hurrengo podcasta

KOLAX arragoak

az. Aza 30 , 2016