Podcast: Play in new window | Download
Gaurkoan urrezko kantuaren bila Txileraino joan gara, Victor Jararen “Preguntas por Puerto Montt” berreskuratzera. Langileen borroka eta errepresioaren gordina kantatu zuen, gerora errepresio horren aurpegirik bortitzena jasan zuen Jarak berak.
Jarraian, Guria Ostatua izena daraman Ruper Ordorikaren disko berritik, Oñatiarrak Joseba Sarrionandiaren hitzekin sortutako Kontserba fabrikaren aurrean abesti indartsu bezain hunkigarria entzun dugu.
Gero, pasa den abuztuan hil zen,Rudy Van Gelder soinu ingeniariari gorazarre egin diogu saio osoan zehar. Besteak beste, John Coltrane, Horace Silver, Miles Davis eta Cannonball Adderlynen maila goreneko Jazz musika entzun dugu.