Azaroaren 27an, igande honetan, Usopop festibalaren edizio berri bat ospatuko dute Sarako Lur Berri gelan. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, hiru musika emanaldiz gozatzeko aukera izango da: Noiserv artista portugesa, Ekiza eta Bilau euskaldunak. Aipatuko dugu Jurgi Ekiza Willis Drummondeko kantariak bakarkako ihesaldian ondutako diskoko kantak eskainiko dituela bertan, disko hori aurkezteko bira bukatzen ari baita. Baina Willis Drummondek ere labetik atera berri du Tabula Rasa lan berria eta bakarkako zein taldeko proiektu horien berri jakiteko, Usopopeko hitzordua baliatu eta Antxeta irratiko Maia Muruagak Ekizarekin izandako solasaldia ekarri dugu gaurko irratien tartera.
Hurrengo podcasta
Biharko 'Gaur8': Eskozia Europara begira, XVI. eta XVII. mendeetako matxismoa eta Iban Zaldua
ol. Aza 25 , 2016
Podcast gehiago
-
2023/04/24
Sortzaileen txokoa – Malen Alzuart