Biharko ‘Gaur8’: Eskozia Europara begira, XVI. eta XVII. mendeetako matxismoa eta Iban Zaldua

Europako Batasunetik ateratzea erabaki zuen Erresuma Batuak ekainean egin zuen erreferendumean. Boto emaileen %51,9k ateratzearen alde egin zuen eta %48,1ek EBn geratzearen alde. Eskoziak eta Ipar Irlandako herritarren EBn geratzearen alde egin zuten eta SNP alderdiak iragarri zuen Eskoziaren independentziaren aldeko beste erreferendum bat deituko dutela. Ba EBrekiko harremanak nolakoa behar duen irudikatzen dihardu Eskoziak orain, eta iparraldeko herrialdeen ereduak aztertzen ari da. Horretaz Aimar Etxeberriak idatzitako erreportajea nabarmendu du Xabier Izaga kazetariak Gaur8 astekariaren aurrerapena egiterakoan. Horrez gain, Amagoia Mujikak XVI. eta XVII. mendeetako Nafarroan gertatzen ziren indarkeria matxista kasuez egindako lana ere aipatu du. Amaitzeko, In Fraganti harrapatu duten Iban Zaldua idazlearekin izandako solasaldia aurreratu du Izagak.

Hurrengo podcasta

Errepaso kritikoa: EAJ-PSE akordioa, abortoaren nafar legea eta 'Altsasu' manifestazioa

ol. Aza 25 , 2016