IRRATIEN TARTEA: Altsasuko liskarraren ondorengoak, Bakaikuko galdeketa eta agenda

Urri erdialdean Altsasun taberna giroan guardia zibilen eta herritarren artean gertatutako liskarrak espero gabeko mugak gainditu ditu, besteak beste, herriaren izaera erabat desitxuratu da mediatikoki. Horren aurrean, Altsasu lelopean manifestazioa deitu dute larunbaterako auzipetuen gurasoek, Altsasuko Udalak eta herritarrek. Gaur, Sakanako udaletako ordezkariak deialdira atxiki direla azaldu du Beleixeko Maider Beteluk irratien tartean. Horrez gain, igandean Bakaikun erabakitze eskubideaz egingo duten galdeketaz eta Lakuntzan egin duten kultura diagnosiaz hitz egin du. Agenda kontuetan, Olaztiko Sutegi pilota eskolako gurasoek Ricardo Lopez de Sabandori egingo dioten omenaldiaz, Pablo Urtasun txirrindulariak Urdiainen jasoko duenaz eta musika emanaldiez hitz egin du.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: adin txikikoen aurkako indarkeria; babes eremua arriskutsu bihurtuz gero, zer?

og. Aza 24 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan