“Emakumeak ere gatazketako subjektu izan direla erakutsi nahi dugu”

1980ko hamarkadan, hainbat euskal herritar, internazionalismoaren banderapean, Hego Ameriketako hainbat herrialdetara joan ziren bertako iraultzetan parte hartzeko. Batzuk El Salvadorrera jo zuten eta FMLNk gidatzen zuen matxinadarekin bat egin. Miren Odriozola izan zen euskal herritar horietako bat, guda hartan parte hartu zuen hainbat eratako lanak eginez, eta jarraian hizpide hartuko dugun liburuaren arabera, Laura esaten zioten Odriozolari. Leire Ibarguren Euskal Herriko Bilgune Feministako eta Emagin elkarteko kidea arduratu da liburu hori idazteaz, eta larunbatean aurkeztuko dute Azpeitiko San Agustin kulturgunean. Ba aurrerapena egiteko, Ibarguren idazlea eta Odriozola protagonista batu dira Zebrabidera.

miren_odriozola_el_salvado

Hurrengo podcasta

Kriston Zintak zigilua, Donostiako musika ekoizpen autogestionatua

og. Aza 24 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan