IRRATIEN TARTEA: emakumeen aurkako indarkeria, Egurretik lantegia eta Seaskako egutegia

Etzi, azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna izango da. Nazioarteko egun bat, gurean oso presente dagoen arazoa irudikatzeko. Lapurdin, esaterako, bi erailketa matxista izan dira aurten: apirilaren 7an, Natalie Van Put erail zuen senarrak Bidarten; ekainaren 7an, berriz, emaztea eta seme-alabak erail zituen gizon batek Angelun. Indarkeria matxistaren aurka Lapurdin antolatutako ekintzen berri ekarri du Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietak irratien tartera. Horrez gain, Baionako etxeen %10 egurrez berotzeko helburuz eraikitzen ari diren Egurretik enpresaz eta Seaska ikastolen elkartearen egutegiaz hitz egin du Arrietak.

Hurrengo podcasta

Aste honetako 'Argia': haurren aurkako indarkeria, Jone Goirizelaia eta euskara transmisioa Gasteizen

az. Aza 23 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan