Podcast: Play in new window | Download
ETBko lehen kateak Goazen telesaila estreinatu zuen joan den ostiralean, sei hilabetez telesailik eman gabe egon eta gero. Horren berri ekarri du Urtzi Urkizu kazetariak gaurko komunikazioaren tartera. Horrez gain, telebista bereko gaztelaniazko kateak duela gutxi estreinatutako El lector de huesos programa aipatu du, azken atala Lasa eta Zabala auziari buruzkoa izan baitzen. ETB2ko beste saio bat ere aipatu du, ostiraletik asteazkenera pasatu duten La noche en Jake programa, gaurkotasun politikoari buruzkoa eta gaur Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehendakariaren inbestidura saioaz arituko dena. Sarera jota, Sustatu.eus atariak 15 urte bete dituela azaldu du eta igandeko Berria-n Luistxo Fernandezek esan zituenak gogora ekarri ditu. Amaitzeko, Discovery Max katean 36ko Gerrari buruzko dokumental saio bat hasi direla eskaintzen kontatu du eta bihar izango dela bigarren atala.