Etxahun Arregi: “Diskoak saltzea baino kontzertuak ematea dugu xede”

Zazkel taldea 2012an eratu zen euskaraz abestutako pop rockaren bestelako irudia eta ikuspegia eskaintzeko asmoz. Horretarako, gitarra, bateria, baxua, sintetizadorea eta ahotsa nahasten dituzte. 80ko hamarkadako talde euskaldun zein talde atzerritarren erritmoetan oinarrituta, euskal POP erradikala aldarrikatzen dute, non entzuleari dantza eta abesteko aukera luzatzen dioten. Besteak beste, pop musika eta disko edo afrobeat musika estiloen eragina dute eta musika aniztasun horretan oinarritzen dira. Horrez gain, Banden Lehia-ko 8. edizioko finalistak dira, eta eurak sakonago ezagutzeko Bilbo Hiria irratiko estudioarekin bat egin dugu, Ane Zabala koordinatzaileak elkarrizketa egin baitio Etxahun Arregi gitarra eta ahotsari.

Hurrengo podcasta

Imanol Esnaola: "Euskal Herria xede bada, lurralde biziberritzea integralki zaindu behar da"

ar. Aza 22 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan