Podcast: Play in new window | Download
Azaroak 17. eguna du gaur, ikasleen nazioarteko eguna da, 1939ko azaroaren 17an armada Naziak Pragako Unibertsitateari egindako erasoaren harira. Asko izan dira gaur ikasleen eskubideak aldarrikatzeko antolatutako protestak, zuzen zuzenean ez diogu horri erreparatu, baina zeharka bada ere, jarri gara nafar ikasleek euskarazko hezkuntza jasotzeko duten eskubideari begira. Izan ere, hainbeste gora-behera eragin eta gero, Lehen Hezkuntzan euskaraz ateratako lan eskaintza publikoko lanpostuak atzera bota ditu Nafarroako justizia auzitegi nagusiak, lantalde organikoan ez direlako euskaraz ageri. Oraindik luze joko duela dirudien soka horren hari muturrei tira egin diegu guk gaurko tertulian, Oihana Bartrarekin eta Mikel Goñirekin.