Podcast: Play in new window | Download
Joan den ostegunean Arakilen egindako Biomasa jardunaldia aipatu du Beleixe irratiko esatari Maider Beteluk gaurko irratien tartean. Altsasun beilatokia zabaltzeko asmoaren bueltan sortu den talde bati buruz ere hitz egin du. Aurrera begira jarrita, tokiko elikadura sustatzeko antolatu duten marrazki lehiaketa eta azaroaren 19an tokiko produktuekin egindako pintxoak dastatzeko izango den aukera nabarmendu ditu. Horrez gain, Sakanako herrietako festa egitarauen eta kultura emanaldien berri eman du.