Podcast: Play in new window | Download
Maitemindu zelako itzuli zen herrira Adelaide Darraspe, eta eskuz eginiko altzariekin apaindu zuen Urruñan zabaldu zuen Martxuka denda. Ondoren euskal artisauen lanei balioa aitortzeko merkatua sortu zuen. Hiru urte igaro dira etxera itzuli zenetik. Baina Montrealen igarotako urteak ez ditu ahaztu, eta ez du mundua ezagutzeko gogorik galdu. Australiatik itzuli berritan harrapatu dute Radiokulturako lagunek, eta haiei azaldu die herrian berriz erroturik dagoela baina beti edukiko duela begirada mundura zabalik.