Podcast: Play in new window | Download
LOMCE legearen hemendik aurrerako aginduak impassean utzi eta “itun nazionala” iragarri du Espainiako presidenteak. Edo beste era batera esanda, PP, Ciudadanos, PSOE eta ahal balitz beste alderdi txikiagoren baten babesa bilatuko duen hezkuntza lege berri bat, frankismoaz geroztik Hego Euskal Herrian aplikatu beharko den zortzigarrena. Zer espero dezakegu, baina, Madrilen agintea dutenen interesetara diseinatutako enegarren hezkuntza legetik? Galdera hori egin du Mikel Garcia Argiako kazetariak bere blogean, eta gaiak euskal hezkuntza sistema propioaren eraikuntzara begira jartzeko eskaintzen duen parada aprobetxatu dugu, bi lagunekin hausnartzeko. Garciarekin berarekin, batetik, eta Malen Aldalurrekin, bestetik.