Podcast: Play in new window | Download
Nolakoa izango ote da etorkizuneko goi mailako kirola? Batzuen ustez, teknologiaren inbasioak alde batera utziko du ikusleen zirrara, baina beste batzuek jarraituko dute zenbait kirol arau zaharkituren bilakaeraren alde egiten. Dena dela, zentzuzkoa da kirolarien markak eta errekorrak denborarekin apurtuz joango direla pentsatzea. Baina zerk eragin dezake horretan? Zer dago telebistan ia gizatiarrak ez diruditen markak lortzen ikusten ditugun kirolari horien atzean? Urri hasieran Zientzia kaierako Uxune Martinezek aipatu zigun azaroko kolaborazioan dopin genetikoaz hitz egiteko aukera izango genuela eta horretarako aditua fitxatu ere egin digu: Julen Diaz biokteknologoa eta EHUko Sport Genomics ikerketa taldeko kidea.