SOINUGELA: “Theme Time” atal berrian “Blue” kolorea eta aldartea aztertu dugu

Gaurkoan Soinugela saioari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, Eliades Ochoa, musikari kubatar handiaren “Estoy como nunca” izan da. Jarraian, astero ez baina noizbeinka egingo dugun “Theme Time” deituriko atala aurkeztu dugu. Tarte berri honetan, gai, hitz, edo loturaren bat ardatz izango dituzten kantuak jarriko ditugu. Gaurkoan, kantu guztien ardatz, lotesle edo amankomunean duten berezitasuna,”Blue” (urdina) kolorea izan da. Honako hauek izan dira, Theme Time, atal berri honetan entzun ditugun kantuak:

1- Blue (Joni Mitchell)
2- Blue suede shoes (Carl Perkins)
3- Blue Moon (Sinatra)
4- Tangled up in blue (Bob Dylan)
5- Bihotz urdina (Gari)
6- New Order (Blue Monday)
7- Menphis Blues again (Kiko Veneno)
8- Blue Moon of Kentucky (Elvis)
9- Blue (The Jayhawks)
10- Purple Rain (Prince)

Jarraian, Van Morrisonen disko berriko pare bat kantu, 70eko hamarkadan Elgoibarren sortutako “Koska”taldearen beste pare bat, Lou Reed eta Jimbo Mathus izan ditugu gurean.

Hurrengo podcasta

ARTAYORRAN: #254 INUN

ol. Aza 4 , 2016