Podcast: Play in new window | Download
Gaur amaitzen da epea Zubietako Ingurumen Gunearen lehen fasea eraikitzeko eskaintzak egiteko. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak hilabete batzuk izango ditu gero adjudikazioa egiteko. Kanpoko eta bertako konpainiaz osaturiko lau enpresa taldek aurkeztu dituzte proiektuak. Horietako zenbait, gainera, Espainiako ustelkeria kasu sonatuetan nahastuta agertu diren enpresak dira. Kasualitatea ote? Edonola ere, epe amaierak aukera eman digu Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren gainean dagoen eztabaidari fokua jartzeko eta hondakinen kudeaketa jasangarriaz hausnartzeko. Horri heldu diogu Sonia Gonzalezekin eta Mikel Oterorekin egin dugun tertulian.