Podcast: Play in new window | Download
Benetako besarkadak, izen horixe du Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera familia gehiago lortzeko abian jarri duen kanpainak. Izan ere, babes beharrean dauden 60 haur eta nerabe, behar dute modu solidarioan, etxean har ditzaten. Harrera familia zertan datzan eta gizarteari zer nolako ekarpena egiten dion jakiteko, adibide konkretu bat ekarri dugu gurera, eta Gipuzkoako harrera familien Beroa elkarteko kide eta harrerako ama den Naroa Juarez batu da gurera.