Podcast: Play in new window | Download
Hiru urte bete dira Oarsorriak taldean parte hartzen duten haur eta gurasoek udal baratze ekologiko eta sozialen parkean lursail bat lantzeko aukera izan zutenetik. Irri Baratzea proiektua abiatu zuten, eta denen artean erabaki zuten, auzolanean eta hainbat belaunaldi bilduta lurra lantzea. Hiru urteko epe horretan, Irri Baratzea proiektua elikatu dute familiek, egutegia adostuta lursaila lantzera joan dira: lurra prestatu, udako eta neguko landaketak egin eta uzta ere jaso dute. Ba belaunaldi arteko baratze proiektu horri buruzko xehetasunak gurera ekartzeko, Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Oarsoirriak taldeko Mikel Azkarateri egindako elkarrizketa izan dugu entzungai gaurkoan.