Podcast: Play in new window | Download
Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren txostenek diote ez zela izan eraso planifikatua izan duela bi aste Altsasun gertatu zen liskarra. Baina horren aurka, auzia Epsainiako Auzitegi Nazionalak ikertzea nahi du fiskalak. Taberna giroko liskar batek izan duen hedapenak altsasuarren izena nola kaltetu duen azaldu du Beleixe irratiko esatari Maider Beteluk gure irratien tartean. Horrez gain, Uharte Arakilen duela 80 urteko errepresaliatutakoei larunbatean egingo dieten omenaldia eta igandean Ziordian 1936ko estatu kolpearen ondoren hildako eta errepresaliatuei egingo zaien aitortza aipatu dizkigu. Agenda kontuei helduta, Irurtzungo gazte eguna, Errigora kanpainaren Sakanako atala, eta Joseba Ezkurdia sakandarraren esku pilotako lau t´erdiko finalerdietara sailkatzeko aukeraz aritu da.
Hurrengo podcasta
TERTULIA: errausketaren negozioa hondakin kudeaketa integralaz ordezkatzeko beharra
og. Urr 27 , 2016
Podcast gehiago
-
2024/01/26
Andoitz Antzizar · LANDAKANDA