Nerea Martinez: “Gertatua ahaztu gabe, langile haien indarrez borrokatu behar dugu”.

Atzoko irratien tartean Halabediko esatari Igor Goikoleak aurreratu zigun Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek urriaren 19an jarritako kereilek aurrera egitea espero duela Martxoak 3 Elkarteak. Hau da, Gasteizko Justizia Auzitegiko epaileak 1976ko martxoaren 3ko gertaerak direla-eta aurkeztutako kereila kriminalak aintzat har ditzala espero du elkarteak. Horren bitartez “zigorgabetasunik gabeko aro bat” hasiko den itxaropena du. Eta atzoko irratien tartean aurreratu genuen eran, Martxoak 3 elkartearen balorazio gisa, Goikoleak elkarteko ordezkari Nerea Martinezi egindako elkarrizketa izan dugu entzungai gaurkoan.

Hurrengo podcasta

Digitaroz, Arrosako irratsaio berriez eta telebista saioez aritu gara Urtzi Urkizurekin

az. Urr 26 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan