Podcast: Play in new window | Download
Hilean behin saiatzen gara hezkidetzari, heziketan genero aldagaiak duen garrantziari lekua egiten gurean. Prebentzio arloan egin daitekeen lanak gure izaeran nolako eragina duen hausnartzeko beste adibide bat ekarri dugu gaurkoan, proiektu konkretu bati lotuta. Errezilen, udalarekin, Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitatearekin eta segurtasun zein larrialdi zerbitzuekin elkarlanean aurrera daramaten Bizitzaz Blai proiektua aurkeztu baitigu Harremanak osasun zentroko Olatz Berastegik.