Podcast: Play in new window | Download
“Zer gertatu da?”. Horixe galdetu omen zioten beren buruari kolonbiar askok, harriduraz eta tristuraz, bakerako ilusioa nola zapuzten zitzaien ikusita. Prestatuak ote zeuden hartzen ari ziren erabaki haiek hartzeko? Jabetzen al ziren hartzen ari ziren erabakien garrantziaz? Non zeuden botorik eman ez zuten haiek? Ezinean sentitu ziren, beldur ziren, ez zuten nahi izan, ez zitzaien iruditu egiteko hura zegokienik?
Galdera gehiago ere egin daitezke, gutako asko ere harrapatu gintuelako ezustean plebiszitoan gailendu zen ezezkoak, baita parte hartzea baxua izanda ere. Egoera hori eta horren aurrekariak ere gertutik ezagutu ditu Arantxi Padilla kazetariak, Euskal irrati Telebistarako Kolonbiako korrespontsal gisa lanean aritu baita urte luzez bertan, eta orain gutxi itzuli baita Euskal Herrira. Itzulera aprobetxatuta, Tolosaldeko Ataria irratikoek egin dioten elkarrizketa ekarri dugu gurera.