Podcast: Play in new window | Download
Emilie Martinen aurkako europagindu eskaera bertan behera geratu dela eta LAB sindikatuaren aurkako CGTren helegitea ez duela onartu Bordeleko auzitegiak azaldu du Irulgiko irratiko Jojo Bidartek irratien tartean. Arberatzeko MFA enpresako langileek greba mugagabea abiatu dutela ere azaldu du. Hirigune elkargoko kontseiluaren osaketaz prefetak eginiko azken adierazpenen berri ere eman du Bidartek. Amaitzeko, agenda arloan, Miarritzen igandean hasiko den pilota mundiala aipatu du, besteak beste.