Podcast: Play in new window | Download
Gipuzkoako ahaldun nagusiaren eta Donostiako alkatearen postuetan ziren duela bost urte Martin Garitano eta Juan Karlos Izagirre. Beraz, Aieteko nazioarteko bake konferentzia egin zenean anfitrioi lanak egitea egokitu zitzaien. Biekin hitz egin dute Info7 irratiko Kalegorrian saioan, eta haien oroitzapen hitzak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera.