KAIOLATIK Maria Las Marines 2016-10-14

Iepa kaixo kaiolazale maiteok!!! Lehengo ostiralean hasitako 11. denboraldiari jarraipen bikaina emango diogu aste honetan!! Herritik bertatik etorri zaigu bixita oraingoan, izan ere, Las Marines bikoteko Maria Ugartetxea-ren bixita eduki dugu gela arroxean!! Bikote zarauztar honek 2013an ekin zion diskak jartzeari, eta beren ibilbide labur baina aberatsean zehar, leku anitzetan jarri dute jendea dantzan. Zarauzko tabernetatik hasi, Donosti eta Bilboko dantzalekuetan jarraitu, eta Poloniako Bask festibalera iritsi arte. Pop, rock, funk eta elektronikaren artean jolasten dute, eta barietate hori atsegina zaio publikoari. Atzokoan bikote osoa ez, baina bertako protagonista bat kaiolan izan genuen, eta oso saio anitza eta dotorea eskeini zigun!!! UP THE KAIOLS!!! BETI!!

Hurrengo podcasta

HITZEN LIOA HIRUTAN - Inoren Ero Ni IENNEI

lr. Urr 15 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan