Podcast: Play in new window | Download
Ostirala izanik, asteari eta lehentxeagoko kontuei begira jarri gara gaurko saioan. Azken orduko aktualitatea errepasatu badugu ere, atzeraxeago jo eta patxadaz egunerokoari betaurreko kritikoekin begiratu diogu. Eta horretarako, Mikel Elorza batu zaigu errepaso kritikoa egitera. Gaurkoan, Kolonbiako bake akordioaren gora-beherez, indarkeria matxistaren askotariko aurpegiez eta Gasteizko Legebiltzarraren osaketaz hitz egin du.