Podcast: Play in new window | Download
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako fracking-aren aurkako legea indarrean dago, berriz. 2015ean onartu zuen Gasteizko Legebiltzarrak haustura hidraulikoari muga jartzeko araudia, baina Espainiako Auzitegi Konstituzionalak maiatzean behin-behinean baliogabetu zuen. Debeku hori, gehienez, bost hilabetez mantendu dezake Konstituzionalak, erabakia hartu bitartean. Azken ebazpenik ez denez gertatu, auzitegiak indarrean jarri behar izan du berriz araudia. Pozez baina zuhur hartu dute albistea frackingaren aurkako eragileek, eta horietako baten hitzak ekartze aldera, Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleak Fracking Ez Arabako Luis Casadori egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.