IRRATIEN TARTEA: Emilie Martin, Ibon Fernandez Iradi eta CADEk AHT-z plazaratutako datuak

Maiz ez da gertatzen Frantziako epaitegi bateko prokuradoreak auzitegiko giroa lasaitzea, baina atzo prokuradoreak eskatu zuen Emilie Martin ez dezatela Espainiaratu. Edonola ere, esandakoa, Paueko auzitegiak urriaren 18an emango du erantzuna, eta oraingoz kontrol judiziala mantendu egin diote. Albiste hori ekarri du Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Ibon Fernandez Iradi euskal preso politikoaren auzia ere aipatu du, larriki gaixorik dago hura, eta Parisko dei auzitegiak berriz aztertuko du haren zigor etetea, eta Bagoaz-ek manifestazioa ere deitu du azaroaren 19rako. Amaitzeko, CADE ingurumenaren aldeko mugimenduak AHTri buruz plazaratutako azken datuen berri eman du Arrietak.

Hurrengo podcasta

Aste honetako 'Argia': hizkuntzen heriotza, Iruñerriko langileria eta emakumeen intimitate eza

az. Urr 12 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan