Podcast: Play in new window | Download
Joan den larunbatean hasi eta urriaren 15era arte, hainbat artista mexikarren erakusketa ikusgai dago Oiartzungo udaletxeko areto nagusian. Mexiko da erakusketaren ardatza, eta artistek euren herrialdeko ohiturak eta historia irudikatu dituzte ikusgai dauden artelanetan. Izaera solidarioko erakusketa da, izan ere, bertan erakutsitako artelanak salmentan jarri dituzte, eta bildutako dirua ASPANOGI Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartera bideratuko dute. Elkartea bera ezagutzeko baliatu dute aukera Oiartzun irratiko lagunek, eta Mirari Martiarena esatariak hitz egin du Feli Valenciano eta Maddi Soroa ama-alabekin.