Podcast: Play in new window | Download
Poloniako Parlamentuak tramiterako onartu du abortatzen duten emakumeentzako bost urte arteko kartzela zigorra eskatzen duen herri ekinaldi legegilea. Gizarte eragileek deituta, manifestazio jendetsuak egin zituzten atzo; talde feministen deiarekin bat eginda, hainbat enpresak ateak itxi dituzte protesta gisara. Abortu eskubidearen aurkako oldarraldia ez da Poloniakoa soilik, gurean ere eskubide gisa aitortua izateko hamaika oztopo ezagutzen ditugu, hor dago, besteak beste, aldaketaren banderapean Nafarroan egiteko duten bide zaila. Ba gaia bera tertuliara ekarri eta Malen Aldalur eta Mikel Garciarekin hausnartu dugu gaurko saioan.