Podcast: Play in new window | Download
Egungo hedabide hegemonikoak aberastasun eta botere handien interesen zerbitzura daudela ulertuta, gizarte desinformatu eta desaktibatuak sortzen eta iraunarazten dituztela uste dute Calcuta Ondoan GKEkoek. Horren aurrean, gaur hasi eta urriaren 26ra arte, KomunikAKZIO jardunaldiak antolatu dituzte EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide fakultatean. Hedabideek iritzien sorreran eta imajinario kolektiboaren eraikuntzan duten eraginari buruz hausnartzeko aukera eskaini nahi dute jardunaldi horiek, eta horien antolaketaz arudratzen ari den Edurne Gallok azaldu ditu nondik norakoak gurean.