Podcast: Play in new window | Download
Donostiako 64. Zinemaldiari buruzkoak ekarri ditugu gaurko irratien tartera. Ia 40 urteko zinema ibilbidearen aitortza gisara, Donostia saria jaso zuen herenegun Sigourney Weaver aktoreak. Juan Antonio Bayonaren A Monsters Calls aurkeztu zuen Zinemaldian, lehiatik kanpo. Antxeta irratiko Maia Muruaga ari da zinemaldiaren jarraipena egiten, eta Weaverren sariaz eta kontu interesgarri gehiagoz hitz egin du gurean.