Biharko ‘Gaur8’: Etiopiako gatazka, Zadorrako kutsadura eta filosofia ikasgaiaren garrantzia

Rioko olinpiar jokoetan maratoilari batek Etiopiako manifestariek egin ohi duten keinua egin zuen munduaren aurrean. AEBetan errefuxiatu zen ondoren. Bere herrian tragedia etnikoa gerta litekeela ohartarazi zuen horrela. Hain justu, Etiopiako gatazka egoraren inguruan Jose Angel Oriak egindako erreportajea nabarmendu du Xabier Izaga kazetariak biharko Gaur8 aurreratzerakoan. Horrez gain, Jon Salgadok Zadorra ibaiko erreportajeaz idatziari ere egin dio erreferentzia, Ebro arroan kutsadura mailarik altuena baitu eta ur horretatik Araba eta Bizkaiko biztanleriaren parte handi batek edaten baitu. Amaitzeko, Lakuako Gobernuaren Heziberri planak filosofia derrigorrezko ikasgaietatik kanpo utzi izanari heldu dio, eta Agora Filosofia Elkarteak horrek lekarkeen gabeziaz emandako hitzaldiaren kronika egin du Izagak.

Hurrengo podcasta

ERREPASO KRITIKOA: hauteskunde kanpaina, Donostiako 64. Zinemaldia eta memoria historikoa

ol. Ira 23 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan