Podcast: Play in new window | Download
Donostiako gai polemiko bati buruz hitz egin behar dugu gaurkoan, 2016ko kultura hiriburutzaren itzalean oro ez baita urre, eta Groseko Mirakruz kaleko 19. zenbakiko eraikina botako dutela eta, hainbat auzotar mobilizatzen ari dira. Auzoan bi talde sortu dituzte eraikin horren inguruan gertatutakoa aztertzeko. Udala sustatzen ari den «adreilu kultura» eta hiri eredua kritikatu dute. Eta posizio horri ahotsa emate aldera, Andoni Lamarka gonbidatu dugu Zebrabidera.