Podcast: Play in new window | Download
Gaztetxoen kezka nagusietako omen da sakelako telefonoa galtzea. Hala dio ikerketa batek, eta helduoi galdetuta ere, emaitza ez litzateke oso bestelakoa izango. Teknologiaren atzaparretatik ihes egitea gero eta zailagoa da egunerokoan, baina opor garairako terapia berri bat ari da zabaltzen, desintoxikazio teknologikoa, hain justu. Gorka Salcesek, gure komunikazioaren tartean gaur estreinatu den lagunak, udako oporretan probatu du eta horren berri eman digu.