Podcast: Play in new window | Download
Donostiako autobus geltoki berriak eragindako polemikari erreparatu diogu gaurko saio amaieran. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua izatearekin batera estreinatzea pentsatzen zen hasieran. 2016ko urtarrilaren 15ean lehenbiziko autobusa ateratzea iragarrita bazegoen ere, urtarrilaren 16ra atzeratu zen, baina segurtasun arazoak zirela medio, geroago jarri behar izan zuten martxan. Suhiltzaileen txostenaren arabera sute larriei aurre egiteko kaia ez baitzegoen prestatuta. Azkenean, otsailaren 5ean inauguratu zen. Polemikoa izan da geltokiaren proiektua, eta oraindik ere arazoak eragiten dizkio zenbaiti. Autobusa hartzera autoan joan eta geltokiko aparkalekuan autoa utzi behar dutenei, adibidez. Dituzten gora-beherei erantzuteko antolatu ere egin dira, eta horien berri izateko gonbidatu dugu gurera Jone Muñoz.