IRRATIEN TARTEA: gurdi bidea, memoria historikoa, festak eta kirol kontuak Beleixetik

Albaolako San Joan baleontziaren erreplikako lanak egiteko, Burgosko Quintanar de la Sierran artisauki egindako bikea eta alkitrana ekartzeko lanak aurrera doaz. Burgostik Pasai Sanpedrorako bidea behiek eta idiek tiratutako hiru gurdirekin egiten ari dira eta joan den asteburuan Sakanatik pasatu zirela azaldu du Beleixe irratiko esatari Maider Beteluk gaurko irratien tartean. Horrez gain, hainbat fusilaturi Sozarretan egindako omenaldia ere aipatu du. Agenda kontuei dagokienez, Altsasuko festez eta Sakanako hainbat herritan ospatuko dituzten sanmigelez aritu da, besteak beste. Kirol arloan, berriz, Ergoienako Bira eta Uharte Arakil-Beriain kilometro bertikala aipatu ditu.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: egokiak al dira euskarari buruzko alderdien hauteskunde kanpainako diskurtsoak?

og. Ira 15 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan